Arazo teknikoengatik pasa den astean bota ez zen 'Visages, villages' ostegunean emango du Ostarrenak

Baleike 2018ko urriaren 15a

Pasa den ostegunean zen hastekoa 2018-2019 zine forum denboraldia Agnes Varda eta JRren Visages, villages dokumentalarekin. Arazo teknikoak izan zirela medio, ordea, ez zen pelikula hori eman, astebururako kontratatuta zegoen Cold war poloniarra, baizik. 

Ostarrena zine klubak barkamena eskatzen die bertaratu zirenei, eta ikusleek erakutsitako jarrera ona eskertu nahi du. Bide batez iragartzen du ostegun honetan, 22:00etan, emango dela pasa den asterako aurreikusita zegoen pelikula. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide