Zarauzko eta Errezilgo kros mistoetan izena emateko epea zabaldu dute

Baleike 2018ko urriaren 18a

Iazko Errezilgo kros mistoa. (Argazkia: Ihintza Elustondo)

Errezilen, azaroaren 18an jokatuko dute 5,5 kilometroko lasterketa, eta Zarautzen, abenduaren 2an izango da hitzordua. Aurten, ez da egingo Urola Kostako Kros Mistoen Txapelketarik.

Aurreko urteetako ohiurari jarraituz, kros mistoak egingo dituzte han eta hemen, datozen hilabeteetan; Azpeitian,azaroaren 3an jokatuko dute lasterketa herrikoia, eta Zarautzen eta Errezilen ere zehaztu dituzte hitzorduak. 

Bi kros mistoen gaineko informazio guztia Urola Kostako Hitzan dago ikusgai. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide