Egun horretan 400dik gora izen jaso ziren. Izenik eman ez eta parte hartzeko herritarrak egongo direla jakinik, izen emate hori zabaldu egin dute. Hala, egun handia heldu bitartean ikastetxeetan, lantegietan, osasun zentroan, Lubaki kiroldegian edota turismo bulegoan izango da izena emateko aukera. Baita Alondegian ere, 18:00etatik 20:00etara bitartean.
Asteburuetan ere mahaiak jarriko dira herritarren parte hartzea lortzeko. Eroskin (ostiraletan, 19:00-21:00 ordutegian), eta Erribera kalean eta Amaiako plaza inguruan ere jarriko dira mahaiak, larunbatetan 19:00-21:00 ordutegian.
Badago beste modu bat izena emateko eta da lotura honetan klik eginda.