Olatu gaineko akrobatak Itzurunen

Baleike 2018ko urriaren 20a

Julen Yeregi, maniobra ikusgarrian. Argazkia: Gorka Zabaleta

Zumaiako Surf eta Bodyboard Txapelketa ari dira jokatzen asteburuan Itzurun hondartzan.

Gaur hainbat kanporaketa jokatu dituzte, goizean hasi eta arratsaldeko bostak aldera arte. Bihar jokatuko dituzte finalaurrekoak eta finalak, goizeko bederatzietatik aurrera. Gaur maniobra eder batzuk ikusteko aukera izan da, eta biharko ere itsaso eta eguraldi aurreikuspenak onak dira. Aukera ona udazkenean ere hondartzaz gozatzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide