07:30ak jota abiatu ginen San Telmo kalearen barrenetik 21 lagun (5 emakumezko eta 16 gizonezko), eta ibiltzeko eguraldi aproposa lagun (lainotuta baina ateri), hamabi orduko ibilaldia egin genuen, geldialdiak eta bazkaria barne, 19:45ean iritsi baikinen Santiagoko hondartzara.
GPSak egia baldin bazioen, 34 kilometro inguruko ibilbide. Guztira 29 mugarri ikusi genituen, eta beste batzuk datorren urterako utzi.
Ondo baldin bagara, datorren urtean berriz.