Zumaiarrak Eusko Ikaskuntzaren kongresuan

Baleike 2018ko urriaren 22a

Eusko Ikaskuntzak pasa den astean Gasteizen zuen kongresuan hainbat zumaiarrek egin zuten topo, eta aukera ikusita, argazkia eta guzti atera zuten. Josu Waliñok hitzaldia ere eman zuen kongresuan, Euskararen Estrategia Digitala: hausnarketarako ideiak izenekoa.

Euskararen etorkizuneko eszenatokiak elkarrekin eraikitzen izeneko egitasmoaren barruan egin zen kongresua. Ehun bat eragileren parte hartzearekin, Eusko Ikaskuntzako egitasmo honetan euskaraz garatu nahi duen komunitatearen etorkizuneko eszenatokiak izan ziren hizpide, besteak beste. Ibon Manterola egitasmoaren talde eragileko kidea da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide