16:30ak aldera aterako da ontzia Zumaiako portutik Pasaiara bidean. Beraz, bihar, 15:00etatik 18:00etara arte portua itxita egongo da, eta maniobra eremuan ez da baimenduta egongo bestelako jarduerarik.
94 metroko luzera eta 18 metroko zabalera duen ontzia da hau, eta Norvegiako Hav Line Gruppen konpainiarentzat egin dute Balenciagan. Badu berezitasun bat ontzi honek eta da motor hibridoa izango duela: diesela, baina baita bateriak ere. Mota honetako ontzi batean lehen aldiz erabiliko da halako motorra.
Izokinetarako erabiliko da bapore hau. Norvegiako arraintegietan ekoiztutako izokinak prozesatu, hoztu eta Danimarkara eramango ditu. Bidaia bakoitzean mila tona izokin garraiatzeko modua izango du ontzi honek.