Zumaiako Kirol Elkarteak batzarra egingo du larunbatean

Baleike 2018ko urriaren 24a

Zumaiako Kirol Elkarteak urteko batzar nagusia egingo du laurunbat honetan, hilaren 27an, Alondegiko Oxford aretoan. Lehen agerraldia 10:00etan egingo da, eta bigarrena 10:30ean. 

Batzarkideak 18 urtez gorako pilotari lizentziadunak, 18 urtez azpiko pilotari federatu lizentziadunen gurasoak (pilotari bakoitzeko bozka bat) eta pilota entrenamendu eta eskola-kiroleko txapelketetan parte hartzen duten pilotarien gurasoak (ahotsa soilik).

Gai zerrenda honakoa da:

  1. Batzarkide eta egungo organigramaren ezagutza.
  2. 2017-05-13 batzar nagusiko aktaren irakurketa eta onarpena.
  3. 2017eta 2018ko balantze ekonomikoaren aurkezpen eta onarpena.
  4. 2018-2019 denboraldiko aurreikuspenen aurkezpena eta onarpena.
  5. ZKE Zuzendaritza Batzorde berriaren hautaketa. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide