Zumaiar bat desagertuta dago irailaren amaieratik

Baleike 2018ko urriaren 24a

Ismael Akrekez Ruiz zumaiarra desagertuta dago irailaren amaieratik. Arrasateko San Juan de Dios ospitale psikiatrikotik ihes egin zuen irailaren 30ean, eta Zumaian ikusi zuten azkeneko aldiz.

26 urteko gaztea da eta medikazioa hartzea behar-beharrezkoa du. Norbaitek bere berririk badu larrialdietako 112 zenbakira, edo QSDglobaleko 744 461 932 zenbakira dei dezake. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide