Olarru Cup bela ligako azken estropada jokatuko da larunbatean

Baleike 2018ko urriaren 25a

Argazkia: www.clubnauticozumaia.com

Itsasoaren egoerak baimentzen badu, behintzat, larunbatean Olarru Cup 2018 bela ligako 13. eta azken estropada jokatuko da. Goizeko 11:00etan abiatuko dira belaontziak Zumaiatik.

Zumaiako barra aldetik aterako dira Zarautz aldera. Zarauzko hustubidean istriborretik emango diote bira buiari eta Zumaiara itzuli dira. Bertan amaituko da estropada. Distantzia bederatzi itsas miliakoa da eta denbora, gehienez, 3,5 ordukoa.

Sari banaketa kirol portuko Algorri jatetxean egingo dute, afalostean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide