Mugimendu feministak herrian martxan jarriko duen dinamika aurkezteko baliatu du elkarretaratzea. Azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako egunean, manifestazioa eta erahildako emakumeak gogoan hartuko dituen omenaldia egingo dituzte. Horrez gain, Berdintasun Foroarekin batera antolatuta, autodefentsa feminista saioa izango da. Aurrerago emango dute herrian abiatzera doazen dinamikaren berri.