Aldaketak izango dira bihar FederArte ekitaldian

Baleike 2018ko urriaren 26a

Aldaketa handiak izango dira biharko iragarritako FederArte ekitaldian. Euskal Herriko eta Gipuzkoako surf federazioek antolatutako ekitaldiak surfa eta kultura uztartea ditu helburu. Kirol jarduera gehienak, baina, bertan behera geratu dira. 

Bihar goizerako prestatutako ekitaldi guztiak geratu dira bertan behera. Lehenbizi, Euskal Herriko surf eta bodyboard txapelketa suspenditu zuten, esan digutenez, parte-hartzea txikia izan delako. Horren ondoren, Algorrira egin behar zen irteera eta eguerdi partean Itzurunen egitekoa zen emakumea surflari ekimena ere, bertan behera geratu dira. 

Arratsalderako eta iluntzerako iragarritako ekitaldiak mantentzen dira oraingoz. 16:00etatik aurrera Sup inklusiboa egingo da ibaian, Itsas kiroldegi parean. 19:30ean, berriz, Zumaiako surfisten proiekzioak egingo dira Tximista tabernan.

Gau partean musikak hartuko de lekukoa. 22:30ean Deus ez taldeak joko du, eta 23:30ean Rural Zombies zestoarrek. Bi kontzertuak Torreberrin egingo dira. Gaua luzatzeko, DJ saioak izango dira: 01:00ean DJ Goiko Itzurun tabernan, eta 02:30etik aurrera DJ Huegun eta DJ Uranga, biak ere Tximista tabernan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide