Aurreko edizioetan bezala, aurten ere norbera ordezkatuz ariko dira pilotariak, nahiz eta izena klubaren bidez eman. Bikoteka jokatuko dute, baina bikoteak desberdinak izango da jardunaldiro, eta puntuazioa ere pilotari bakoitzari egokituko zaio, ez bikoteari. Klub desberdinetako pilotariak nahastu nahi ditu txapelketa honek, denek denen aurka eta elkarrekin jokatzeko aukera emanez, hartara maila orekatzen laguntzeko eta lehia bereziagoa egiteko.
Aurten estrainekoz, gainera, hainbat multzotan mailakatuko dituzte parte-hartzaileak: alebinak A maila, infantilak A maila, eta alebinak eta infantilak B maila. Alebin eta infantil A mailan, adibidez, kiniela sistemaz jokatuko dute, 12 tantora. Eta alebin eta infantil B mailan, bestalde, partida sistemaz, 25 tantora. Kasu guztietan, hori bai, bikoteak unean bertan zozketaz osatuko dituzte.
Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia klubetako pilotariek hartuko dute parte aurtengo txapelketan.
Zumaiari dagokionez, bederatzi pilotarik hartu dute parte. Alebinetan, Etxabe eta Galarraga aurrelariek, eta Garikano, Watkins eta Arrizabalaga atzelariek. Infantiletan, berriz, Agirre, Galarraga eta Watkins aurrelariek, eta Mardaras aurrelariak.
Azaroaren 25era bitarte, ligaxka jokatuko dute guztiek. Hauexek dira bakoitzerako aurreikusitako jardunaldiak:
Alebinak eta Infantilak A maila.
Urriak 28, Hondarribia
Azaroak 11, Zumaia
Azaroak 18, Tolosa
Azaroak 25, Mutriku
Alebinak eta Infantilak B maila.
Urriak 28, Tolosa
Azaroak 11, Donostia
Azaroak 18, Hondarribia
Azaroak 25, Zumaia
Tolosan jokatuko dute guztiek azken fasea: finalerdiak abenduaren 1ean izango dira, eta finalak abenduaren 14an.