Larretxoko bizilagunekin elkartuko da udala, bertako igogailuaren proiektuaren nondik norakoak azaltzeko

Baleike 2018ko urriaren 27a

Urriaren 29an (astelehena) egingo dute bilera, 18:00etan Alondegiko Oxford aretoan. 

Larretxo auzoa aldapatsua izanik, eta horrek auzoan zein auzotarren artean sortzen dituen irisgarritasun eta mugikortasun arazoak kontuan hartuta, Larretxon igogailua jartzeko proiektua garatu du udal gobernuak. 

Igogailuak auzoan aldaketa eragingo duela eta bizilagunak proiektuaren lekukoak izango direla jakinik, proiektuaren gaineko informazio osoa emateko bilera irekia deitu du udalak. Urriaren 29an izango da, astelehena, 18:00etan Oxford aretoan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide