Azken asteburuetako ekintza bandalikoak salatu ditu udalak

Baleike 2018ko urriaren 27a

Erantzunkidetasunez eta arduraz jokatzeko eskatu du Udalak, espazio publiko zein pribatuak errespetatuz.

Azken bi asteetan hainbat ekintza bandaliko izan dira herrian, besteak beste, Beduolak belaontzien aurkako erasoak, Saregile plazako loreak kentzea, hiri altzariak apurtzea edota Itzurungo hondartzako ezkerraldeko jaitsieran dagoen egurrezko hesolez egindako egitura margotzea. 

Udalak gertakariak gaitzetsi eta elkarbizitzaren alde eginez, erantzunkidetasunez eta arduraz jokatzeko eskatu du. Espazio publikoak zein ondare pribatuak errespetatzeko eskaera egin die herritarrei. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide