Umorez beteta egin dute Korrikañaren lehen edizioa Arroa behean

Baleike 2018ko urriaren 28a

Txikitasunean Handi Eguna ospatu zuten atzo Arroa behean, Arroa beheko Festa Batzordeak antolatuta. Goizean, plazatik Endoiara mendi irteera egin zuten oinez nahiz bizikletaz, eta arratsaldean izan zen aurtengo berrikuntza nagusiaren txanda. Hain zuzen ere, Korrikaña proba jokatu zuten, 18:00etan hasita.

Guztira, 17 partaide lehiatu ziren lasterketan, eta horiek 4,5 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten, tartean garagardo kañak edanez. Arroa beheko herrigunean 950 metro inguruko bost itzuli egin zituzten korrikalariek, eta buelta bakoitzean garagardo bat edan zuten. Giro polita sortu zen probaren bueltan. Manex Elortza sailkatu zen lehen postuan, Unai alberdi bigarrenean, eta Peru Llanos hirugarrenean. Korrikaña bukatzean, Elektropapo elektrotxarangaren emanaldia izan zen, eta 21:30ean afaria egin zuten auzotarrek.

Urola Kostako Hitzaren argazki bilduma ikusteko, klikatu hemen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide