Kimetz Etxabe bigarren Europako txakurkros txapelketan

Baleike

Nybron (Suedia) jokatu zuen txapelketa, ostegunean eta ostiralean. 18 urtez azpikoen mailan bigarren postuan sailkatzea lortu du zumaiarrak. Azken hilabeteetan gogor entrenatzen aritu den arren, ez zuen espero Etxabek lortutako emaitza. Trier txakurrarekin lortu du Kimetzek domina hau.

Iaz Europako txapelketako podiumetik kanpo geratu zen segundo gutxi batzuengatik. Hilabete eskasera Munduko txapelketa irabazi zuen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide