Rueda cubana ikasteko tailerra, igande arratsaldea alaitzeko

Baleike

Astindu dantza elkarteak antolatuta, Rueda cubana tailerra izan zen atzo Torreberriko aterpean. 30 lagunetik gora elkartu ziren, Aitor Aizpuruarekin dantza estiloa ikasi eta arratsaldea igarotzera. 

Hilero dantza estilo ezberdin bat ikasteko aukera izango da aurrerantzean Astinduren eskutik. Lehen saioa egin zuten atzo, eta Rueda cubana dantza estiloa ikasi ahal izan zuten Aitor Aizpuruarekin. 

Tailerrak doakoak, irekiak eta adin eta maila guztietarako aproposak izango direla zehaztu dute antolatzaileek.  Aurrerago emango dute egutegiaren berri. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide