Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa jarriko du Kirol patronatuak

Baleike 2018ko urriaren 30a

Argazkia: Cano fotosports

Azaroaren 11n korrituko da 54. Behobia-Donostia lasterketa. Bertan parte hartuko duten herritarren joan-etorriak errazteko, Kirol patronatuak autobusa jarriko du. 

Autobusa goizeko 7:30ean abiatuko da Txomin Agirre kaiko autobus geltokitik (Garoa paretik). Bueltakoa 14:00etan hartuko da Illunben. Joan-etorria 11 euro kostatuko da. Izenak Lubaki kiroldegian (943 862 021) eman daitezke. Izena emateko azken eguna azaroaren 8a izango da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide