Alondegia bihar itxita egongo da, baina ostiralean zabalik

Baleike 2018ko urriaren 31

Bihar, azaroak 1, Santo Guztien Eguna, Alondegia kultur etxea itxita egongo da. Baina, ez dute zubirik hartuko eta ostiralean normaltasez zabalduko ditu ateak, ohiko ordutegian.

Forondako KZGunean bai, zubia egingo dute, eta beraz astelehenera arte itxita egongo da. Kontuan izan azaroan 16:00-20:00 ordutegian egongo dela zabalik KZGunea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide