Loreen kolore biziz jantzi da hilerria, Santu Guztien Egunean

Baleike 2018ko azaroaren 1a

Gaur Santu Guztien Eguna da, eta urtero egun honetan ohikoa den bezala, herritar ugari igo da Zumaiako hilerrira bertan lurperatuta edo hilobiratuta dituzten familiartekoak edota lagunak gogoratzera eta omentzera. 

Hilobiak eta nitxoak loreen kolore biziz jantzita daude. Batzuek bezperan jarri dituzte lore hauek, besteek egunean bertan. Goiz partean bereziki etengabekoa izan da autoen joan etorria. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide