Itsasontzitik angula harrapatzeko epea murriztu egingo da, eta abenduaren 3tik 11ra bitartekoa izango da aurten. Argitu dute, espeziea egoera ahulean dagoela, eta Europar Batasunak angularen arrantzari buruzko neurri zorrotzagoak eskatuko dituela.
Dena dela, txalupatik harrapatzeko epea amaitzen denean, arrantzale horiek dagokion tasa ordainduta angulak lehorretik arrantzatzeko lizentzia eskuratu ahal izango dute; azaroaren 15etik 2019ko urtarrilaren 31 bitartean harrapatu ahal izango baitira angulak lehorretik.
Urola Kostako Hitzak eman du honen berri. Hemen irakurri dezakezue.