Onik aurkitu dute desagertuta zegoen gazte zumaiarra

Baleike

Irailaren amaieratik desagertuta zegoen Ismael Akrekez Ruiz gazte zumaiarra aurkitu dutela iragarri du Sosdesaparecidos elkarteak. Egoera onean aurkitu omen dute eta, ondorioz, hura aurkitzeko kanpaina bertan behera utzi dute. 

26 urteko gazteak Arrasateko San Juan de Dios ospitale psikiatrikotik ihes egin zuen irailaren 30ean. Medikazioa beharrezkoa zuela eta hura aurkitzeko deia luzatu zuten. Sare sozialen bidez iragarri dutenez, onik aurkitu dute gazte zumaiarra.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide