Haurrei zuzendutako kontzertua emango du bihar Mursegok

Baleike 2018ko azaroaren 10a

Mursego Getarian, haurrei eskainitako kontzertu batean. (Argazkia: Artzape.eus)

Emanaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, Alondegiko Oxford aretoan. Hiru urtetik gorako umeei zuzendutako kontzertua izango da. 

Mursego abeslari eta musikari eibartarrak kontzertua eskainiko du bihar Zumaian. Hiru urtetik gorako haurrei zuzendutako emanaldia izango da. 

Abeslariak berak eskaera bat egiten die bertaratuko diren haurrei: ahal den neurrian etxetik marakatxoak eramatea abesti batean erabiltzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide