Pulpo elkartearen urteurrena ospatzen ari dira

Baleike

67 urte bete ditu Pulpo elkarteak, eta urteurrenaren harira, hainbat ospakizun izan dituzte gaur bazkideek. Zumarragako trikitilariekin kalejira egin dute eguerdian, eta bazkaria egingo dute ondoren. Bihar hildakoen aldeko meza izango dute 11:00etan, eta elkartean bertan amaituko dituzte ospakizunak, bazkideentzat prestatuko duten salda beroarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide