Walfridoren hauspoak lagun ugariren bultzada jaso du

Baleike

Walfrido Garciari biriketako minbizia diagnostikatu zioten 2016. urtean. Donostia Ospitaleko toraxeko zirujau taldeak proposatutako operazio berritzaile bati aurre egin zion eta atzo bere lehen Behobia-Donostia lasterketa korritu zuen #ArnastuBehobia ekimeman parte hartuz. Zumaiarra ez zen bakarrik egon; lagun ugari izan zituen alboan bultzada ematen, argazkian ikus daitekeen bezala. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide