Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte egingo da Euskaraldia, eta 11 egun horietan ongi prestatua izateko, Ahobizi eta belarriprest figuretan sakondu eta zalantzak argituko dira etzi egingo diren bi formazio saioetan.
Ariketa ondo egiteko, garrantzitsua da Euskaraldia zer den eta bakoitzak hartu duen rolaren konpromisoa zein den argi izatea. Saio hauetan rol bakoitzaren ezaugarriak azaldu eta egunerokoan topatuko diren egoerak landuko dira.
Guztira bi saio egingo dira 18:00etan eta 19:00etan Oxforden. Izena aurrez eman behar da euskaraldia@zumaia.eus edo 692 70 49 12 telefonoan. Epea bihar amaituko da, eguerdiko 12:00etan.