Errigorak Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka izeneko kanpaina jarri du abian. Auzolanari esker, jasotako diruaren %25 bertako euskalgintzari bultzada ematera bideratzen du.
Bi saski eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozketatzeko eta hauek izan dira saridunak: Montse Atxega Etxebeste (saski zuria), eta Ruth Salaberria Udabe (saski beltza).
Saski zuriak honako produktuak ditu:
- Zainzuri zuriak (Iturri, El Agricultor edo Larrinaga)
- Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus)
- Pikillo piper osoak (El Escolar edo El Agricultor)
- Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun edo Mendiko)
- Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun)
- Zainzuri krema (Iturri)
- Pasta ekologikoa (Martinelli)
- Arroza (El Alcaraván)
- Teilak (Monasterio de Cascante)
- Ardo- eta kanela-pastak (Urrutia)
- Txokolatezko cookieak (El Molinero)
- Piperrada (Almanaque)
- Pikillo saltsa (Maria Jesus)
Saski beltzak, aldiz, produktu hauek:
- Zainzuri zuriak (Iturri, El Agricultor edo Larrinaga)
- Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus)
- Pikillo piper osoak (El Escolar edo El Agricultor)
- Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun edo Mendiko)
- Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun)
- Melokotoia almibarrean (Almanaque)
- Oliba-olio birjina estra (Bardea, Castillo de Ablitas, Ekolo, La casa del aceite edo Biosasun)
- Mahats-zuku ekologikoa (Ekolo)
- Potxak (Maria Jesus)
- Tomate frijitua (Pedro Luis)
- Almendrak (Ablitasgo kooperatiba)
- Borraja ekologikoa (La Churta)
- Piper txorizero mamia (Gobeiaberri)
Saridunekin laster jarriko gara harremanetan. Zorionak bioi!