Joxe Mari Korta omendu du Sastrakasek igandean

Baleike

Sastrakas mendiko bizikleta taldeak Joxe Mari Kortaren omenezko bizikleta irteera egin zuen atzo. Kortak maite zuen bizikleta, eta Sastrakaseko kideek urtero antolatzen dute irteera bat ETAk hildako enpresaria gogoratzeko. 

Luaki paretik atera zen taldea, eta honako bidea egin zuten: Zumaia- Artadi-Oikia-Aizarnazabal-Iraeta-Arroa Goia eta Arroa Behea. Joxe Mari Kortaren omenezko oroigarriaren aurrean lore sorta bat utzi ondoren, hamaiketakoa izan zuen txirrindulari taldeak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide