Ion Larrañaga Telmo Deuneko arraunlari ohia izango da Getariako entrenatzailea

Baleike 2018ko azaroaren 14a

Zumaiako Telmo Deun traineruan hamar urtez aritutako Ion Larrañaga getariarra izango da bere jaioterriko Esperantza traineruaren entrenatzaile berria.

Harrobiko mutila, Getarian hasi zen arraunean. Gero Zumaia, Hondarribia eta Kaiku bezalako klubetatik pasa zen eta iaz hartu zuen erretiroa, Hondarribian. Pasa den irailean taldea utzi zuen Gorka Etxeberria oriotarraren lekukoa hartuko du Larrañagak, eta harrobiarekin lan egiten jarraituko duela adierazi du. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide