Gabon Koruko abeslariek hasi dituzte entseguak

Baleike

Argazkia: Agustin Zubimendi

Urteroko legez, eta aurtengoarekin 74 urte izango dira, Gabon Korua kalez kale arituko da kantuan abenduaren 24ko arratsaldean. Atzo hasi zituzten entseguak Hogarrean.

Lehen saio honetan emakumeak bakarrik aritu ziren. Gaur, berriz, gizonezkoen txanda izango da. Entseguen egutegi hau prestatu diete Agustin Zubimendi zuzendariak:

  • Emakumezkoak bakarrik: azaroak 14, 21 eta 28.
  • Gizonezkoak bakarrik: azaroak 15, 22 eta 29.
  • Denak batera: abenduak 10, 12, 13, 17 eta 19.

Saioak 21:00etan hasiko dira. 

Ohikoa duen bezala, Zubimendik orain arte abestu gabeko, edo aspaldian kantatu gabeko kanta batekin aberastu du errepertorioa. Jose Luis Blascoren Gora ta gora hotsegin da aurtengo kantu kalejirarako aukeratu duen abestia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide