'La buena esposa' eta 'La casa del reloj en la pared', asteburuan, Aita Marin

Baleike 2018ko azaroaren 17a

Asteburuan helduentzako eta haurrentzako pelikula bana izango da Aita Mari zinean: La buena esposa helduentzat, eta La casa del reloj en la pared haurrentzat. 

Glen Close eta Jonathan Pryce aktore beteranoak buru dituen La buena esposa gaur 19:30ean eta 22:15ean emango da, eta bihar eta astelehenean, ikuslearen egunean, 19:30ean.

La casa del reloj en la pared pelikula estatubatuarrak Cate Blanchet eta Jack Black ditu protagonistak eta igandean 16:30ean emango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide