Ahobiziak zein Belarriprestak daude deituak Euskaraldian parte hartzera. Gaur arratsaldean ere izango da egitasmo honetan parte hartzeko aukera. Mahai bana jarriko dute Erribera kalean eta Ondartxo plazan Euskaraldian parte hartu nahi duten herritarrek izenak eman ditzaten. 19:00etatik 20:30era bitartean eman ahal izango dira izenak.
Gogoratu, bestalde, datorren astean ere txapa banaketa egingo dela. Asteartean, asteazkenean eta ostegunean banatuko dira txapak Zumaian izena eman dute Ahobizien eta Belarripresten artean. Goizez (12:00-14:00) udaletxean egingo da, eta arratsaldez (18:00-20:00) Alondegiko Oxford aretoan.