Joxe Mari Aramendi, hirugarren, Tolosako babarrunen lehiaketan

Baleike 2018ko azaroaren 18a

Argazkia: Tolosaldeko Ataria

Babarrun jaia izan zuten atzo Tolosan. Egitarauko ekitaldi nagusia urtero antolatzen duten Tolosako Babarrunaren lehiaketa izan zen. 23 ekoizlek hartu zuten parte lehian eta bosgarren aldiz txapela Joxe Mujika eta Manoli Uranga legorretarrek jantzi zuten. 

Hirugarren saria, baina, Zumaiara etorri da, Joxe Mari Aramendiren eskuetara hain zuzen ere. Garaikurra eta 100 euroko saria jaso du ekoizle honek.

Karakas baserrikoa da Aramendi, eta orain bost urte, 2013an, irabazi zuen txapelketa hau. 

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide