Maria Rosario Sesma eta Jose Antonio Alberdi omendu dituzte Gironan

Baleike 2018ko azaroaren 18a

Conservas Ortizek Gironako L'Escala herrian duen fabrikako arduradunak dira Maria Rosario Sesma eta Jose Antonio Alberdi zumaiarrak. Urte dezente daramatzate Katalunian eta L'Escalan oso ezagunak eta maitatuak izatera heldu dira. Horren adibide da aste honetan egindako ekitaldia.

L'Escalako alkate Victor Pugak bisita egin zuen pasa den asteazkenean fabrika horretara eta herri guztiaren partetik esker ona adierazi zien Rosariori eta Jose Antoniori. Bikoteak herriarekiko erakutsitako konpromisoa eskertu zuen alkateak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide