Gertu merkatari eta ostalarien elkartea

Ostiral Beltzaren inguruko deskontuak eta zozketak egingo ditu Gertuk

Baleike 2018ko aza. 18a, 17:55

Black Friday edo Ostiral Beltza delakoa izango da ostiral honetan, hilaren 23an. Hori dela eta, Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak ekintza batzuk prestatu ditu. 

Astelehenetik ostiralera bitartean %20 edo 30eko deskontuak eskainiko dituzte elkarteko kide diren establezimenduek. Horrez gain, Zumaia txartelarekin ordaintzen duten bezeroek, astean zehar erosketa doan izateko aukera izango dute. Amaitzeko, 100 euroko bi erosketa txartel zozkatuko ditu Gertuk Facebook edota Instagram sare sozialen bidez. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide