Mutriku eta Deba arteko errepide mozteak eragina izango du Zumaia-Ondarroa autobus linean

Baleike 2018ko azaroaren 18a

Argazkia: Google maps

Azaroak 19 eta 23 artean, biak barne, GI-638 errepidea erabat moztuko da Ipitxarri inguruan egin behar direlan lan batzuk direla medio. Horrek eragina izango du Lurraldebuseko linea batzuetan; Zumaia-Ondarroa bidea egiten duen DB-05 linea da horietako bat. 

Erabiliko den GI-3230 ordezko errepideak dituen mugak direla eta, erabiltzaileek autobus aldaketa egin beharko dute mikrobus bidez eskainiko den anezka (lantzadera) zerbitzura, ibilbidea Kalbariotik barrena eginez.

Eragina ahalik eta txikiena izan dadin eta Ondarroatik edo Ondarroara doazen erabiltzaileek Mutrikun aldaketa egitea ekiditeko, anezka zerbitzua jarriko da Deba eta Ondarroa artean. Lekeitio eta Deba arteko lotura mikrobus gehigarri batekin egingo da.

Autobus aldaketa Debako aparkalekuan egingo da, segurtasuna bermatzeko gordetako gunean. Anezka zerbitzua doakoa izango da. Hemen ikus dezakezue zerbitzuaren ordutegia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide