Bailarako bidegorria amaitzea eskatu dute Arroa Behean

Baleike 2018ko azaroaren 19a

Argazkia: Arroa Beheko Festa Batzordea

Urola bailarako bidegorri sarea amaitzea eskatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian Arroa Behean. Arroa Bira amaitu ondoren egin zuten ekintza. 

Errepidearen ertzean jarri ziren, tren estazio zaharraren parean, Herriak lotu, bidegorria amaitu leloa zeraman pankartaren atzean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide