Larunbatean jokatu zuten xistera zirkuituko saioa Madrigo La Elipa frontoian. Goizez eta arratsaldez izan ziren partidak eta, amaitzeko, ate irekia ere bai, madrildarrek zesta punta ezagutzeko aukera izan dezaten.
Parte hartu duten 26 pilotarien artean zumaiar bat zegoen: Frida Watkins gaztea, hain zuzen ere. Erika Mugartegirekin bikotea osatuta, bigarren kinielaren irabazleak izan ziren.