11 egunekoa izango da 2018ko Euskararen Astea

Baleike 2018ko aza. 23a, 12:10

Euskaraldiko Batzordearekin elkarlanean, era askotako ekintzak antolatu ditu Zumaiako Udalak Euskararen Asterako, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean: euskarazko filma, emanaldiak, Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren sari banaketa… Aurten, gainera, oso aste berezia izango da, 11 egunekoa, bat egingo duelako Euskaraldiarekin.

Azaroaren 23an Ahobizi eta Belarriprest txapak paparrean jartzeko ekitaldiarekin hasiko da, eta abenduaren 3an ikastetxeetan egutegiak banatzearekin amaitu. Hala ere, amaierako ekitaldia aurreratu egingo da: larunbatean, abenduaren 1ean, 12:00etan Kofradiako plazan elkartzeko deia egin dute antolatzaileek, han argazki jendetsua atera eta gero trikitilarien laguntzarekin Beheko plazaraino joateko. Amaieran, salda eta mokadutxo bana eskainiko dute.

1.700 zumaiar baino gehiago ari da Euskaraldian parte hartzen, hizkuntza ohiturak aldatzeko prest.

Egitaraua:

AZAROAK 23,  OSTIRALA

- 20:00etan, Kofradiako plazan, Euskaraldia abiatzeko eta txapak jartzeko ekitaldia: katxaperoak, bertsoak eta sagardoa.  

AZAROAK 27, ASTEARTEA

- 19:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan, Txori Txiki Musika Eskolaren emanaldia, Igor euskaltegiko ikasleen laguntzarekin.

AZAROAK 29, OSTEGUNA

- Arratsaldeko 19:00etan, Alondegian, Julene Azpeitia 31. ipuin lehiaketako sarien banaketa; ondoren, Uxue Alberdiren eta Ines Osinagaren Alfonsina eta itsasoaemanaldia.

ABENDUAK 1, LARUNBATA

- 12:00etan Kofradiako plazan elkartu eta argazkia ateratzea.

- Gero trikitilariekin batera kalejira  Beheko plazaraino eta Torreberri aurrean ekitaldia.

- Amaitzeko, denentzat salda eta mokadutxoa.

ABENDUAK 2, IGANDEA

- 16:30ean, Aita Mari zineman, euskarazko filma haurrentzat: Itsasontziak erreskatean.

ABENDUAK 3, ASTELEHENA, EUSKARAREN EGUNA

- Ikastetxeetan LH 4 bitarteko neska-mutilei egutegiak banatuko zaizkie.

- Euskaraldiaren amaiera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide