Ion Larrañaga 'Gailurra XTreme 3EM'eko finalean sartu da

Baleike 2018ko azaroaren 23a

Argazkia: EITB.

Atzoko saioan ezagutu ziren hiru finalisten izenak. Ion Larrañagak Apalantza errezildarra eta Txomin ondarrutarra izango ditu aurkari Hiru Erregeen Mahaiarako azken etapan.

ETB1eko 'Gailurra XTreme 3EM' saioa azkenetara iritsi da. Ostegunero moduan, Hiru Erregeen Mahaira bidean, azken aurreko etapa ikusteko aukera izan zen atzo. Lau lehiakidek hasi zuten lasterketa, baina  finalerako hiru txartel besterik ez ziren gelditzen.

Apalantza eta Txominek osatutako bikotea iritsi zen lehena helmugara, eta ondorioz, biek lortu zuten zuzenean finalerako txartela. Iñaki eta Larra minutu eskasera iritsi ziren, eta irabazleek, hirugarren finalista nor izango zen aukeratu zuten. Hala, Ion Larrañaga izan zen marra gorria pasa eta finala jokatuko duena.

Programa guztian zehar sasoi betean dagoela erakutsi du korrikalari zumaiarrak. Lortuko al du Hiru Erregeen Mahaiako tontorrera lehena iristen? Finala datorren ostegunean, hilaren 29an, emango dute ETB1en, 22:30ean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide