Lehertu da Euskaraldia!

Baleike 2018ko aza. 23a, 21:24

Hainbat hilabetez prestaketa lanak egin eta gero, iritsi da Euskaraldiari ekiteko ordua. Zumaian, nola ez, katxapero batekin ekin diogu. Gaur hasi eta 11 egunez, 1.700dik gora zumaiar izango dira Ahobizi edo Belarriprest. Eta norbait oraindik izena eman gabe gelditu bada, orain ere aukera izango da datorren astearen hasieran.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide