Kalea Guztiona Dak 2019ko egutegiak salduko ditu asteburuan

Baleike 2018ko azaroaren 24a

Kalea Guztiona Dako kideek mahaia jarriko dute asteburu honetan Erribera kalean, Xirula zaharraren parean. 2019. urteko egutegiak saltzen arituko dira, larunbatean eta igandean, 12:00etatik aurrera.

Erribera kaleko horman margotutako muralen argazkiekin jantzi dute egutegi hau. Hautaketa baten ondoren 12 mural aukeratu dituzte egutegi honetarako.

Egutegia 5 euroan izango da salgai.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide