Jon Sudupek Becerro de Bengoa saria irabazi du, hirugarren urtez jarraian

Baleike 2018ko azaroaren 24a

Jon Sudupe, iaz, saria jasotzen.

Jon Suduperen 'Homo Loquens' lana saritu dute Arabako Foru Aldundiak antolatutako lehiaketan.

Arabako Foru Aldundiak eman du jada antolatutako literatu lehiaketako sarituen berri. Hirugarren urtez jarraian, Jon Suduperi eman diote Becerro de Bengoa saria. Homo Loquens lanagatik eman diote aurtengoan: Herder eta Humboldten eskuetan, "hizkuntza" kontzeptuak lortutako dimentsio berria du ardatz.

2016an Bedua, ilustrazioa bilobei kontatua lanarekin irabazi zuen, eta 2017an, Ateismoaren aldarrikapena-rekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide