Beheko Plaza Abesbatzak mezan abestuko du gaur

Baleike 2018ko azaroaren 25a

Xixili Egunaren aitzakian, parrokiko meza nagusian abestuko du abesbatzak. Ondoren, kalejira egingo dute. 

Goizeko 11:00etan San Pedro parrokian emango den mezan izango da Beheko Plaza Abesbatza. Hauek izango dira abesti garrantzitsuenak: 
 
GLORIA - Antonio Vivaldi
ZEZILIA DONEA - J. Aramburu
SANCTUS - BENEDICTUS - Cesar Franck
POZ ABESTIA - G. Haendel
KRISTO GURE ERREGE - Herrikoia
 
Ondoren, eguerdiko 13:00etan, kalez kale kantuan arituko dira abesbatzako kideak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide