Nola aukeratu jostailu egokia? hitzaldia antolatu du Txiribuelta Elkarteak biharko. 18:00etan Forondan elkartuko dira, eta jolasa izango dute hizpide. Seme-alabek dituzten jostailuen inguruan hausnartu, eta egokienak aukeratzeaz arituko dira. Itsaso Pagoagak gidatuko du saioa.