Peru Nolaskoainek aurretik jarri du Athletic, baina ez da nahikoa izan garaipena lortzeko

Baleike 2018ko azaroaren 25a

Athleticek zulotik atera ezinik jarraitzen du. Getafe hartu du gaur San Mamesen, eta garaipena erdiestea behar beharrezkoa zuen jaitsierako postuetatik ihes egiteko. Ez da hala izan eta bana berdindu dute Berizzoren mutilek. 

Talde zuri gorria aurretik jarri da markagailuan bigarren zatiaren erdian Peru Nolaskoain zumaiarraren burukada eder bati esker. Peruk denboraldian lortzen duen bigarren gola da; aurrekoa ligako lehen jardunaldia sartu zuen, Leganesen aurka, hura ere burukada bati esker. 

Pozak ez du asko iraun San Mamesen, talde madrildarrak berdinketako gola lortu duelako 77. minutuan. Adurizek zutoinera botatako burukadarekin izan dute bilbotarrek berriro aurretik jartzea, baina partidaren amaieran aukera gehiago izan ditu Getafek. 13. jardunaldia amaitzeko dagoela jaitsierako postuetan da Athletic.

Partidaren amaieran hitz egin du Peruk. Hemen ikus dezakezue.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide