Distira elkartearen 2019ko egutegiak turismo bulegoan daude salgai

Baleike 2018ko azaroaren 26a

Distira elkarteko kideek ateratako argazkiekin osatutako egutegia da. 

Urte hau amaitzeko hilabete eta egun gutxi gelditzen diren honetan, 2019. urteko egutegiak prestatu ditu Distira elkarteak. Hiru tamaina ezberdin atera dituzte: mahai-egutegia, tamaina ertaineko hormakoa eta tamaina handiko hormako egutegia. Lehenak agortuta daude, baina beste bietan oraindik gelditzen dira ale batzuk.

Egutegi guztiak elebidunak dira eta kalitate handiko argazkiekin osatuta daude. "Ilusio handia jarri dugu proiektu honetan eta zumaiarren eta bisitarien gustukoa izatea espero dugu", diote elkartetik. Egutegiak turismo bulegoan daude salgai.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide