"Prekarietatearen kontra, lan baldintzak duintzeko eta kalitateko zerbitzuak berma daitezen borroka eredugarria ari dira gauzatzen egoitzetako langileak. Eta gaur, Aldundiaren aurrean egin dugun moduan, kalean eta borrokan jarraitzeko determinazio osoa dute, jendartea sentsibilizatu eta erantzuleak erakunde publikoak seinalatzeko", adierazi dute sindikatutik.
Goizean elkarretaratzea egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean eta, bertan, LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, Gipuzkoako egoitzetako langileen egoerarekin batera, EAEn zerbitzu sozialek bizi duten egoera salatu du. "Gipuzkoako egoitzetan behin-behinekotasun handia dago, ez dago zerbitzu egokia emateko langile nahikorik, ez ratio nahikorik, eta lan arrisku handiak dituzte. Gipuzkoako langile guztiei lan baldintza duinak bermatuko dizkien herrialdeko hitzarmena falta da. Mahai negoziatzailea osatu zela bi urte badira eta patronalak ez du proposamen bakar bat ere egin, negoziazioari bizkar ematen dio, Aldundiaren babesarekin".
Konponbiderik ezean, hurrengo greba egunak abenduaren 24an eta 31ean egingo dira.
LAB sindikatuak deitutako greba egunari ELAk deitutako lanuzteak gehiatu behar zaizkio. ELAk bost eguneko greba deitu du aste honetarako.