Hiru zumaiar sailkatu dira zesta puntako Ugarein zirkuituko finalera

Baleike 2018ko azaroaren 26a

Ugarein xistera zirkuituko kanporaketak jokatu ziren ostiral arratsaldean Aitzuri frontoian. Hala, erabakita geratu da zer pilotatik jokatuko dituzten zirkuituko finalak, ostiralean. 

Finalera heldu direnen artean Zumaiako hiru pilotari daude: gazte mailan Edu Agirre eta Gorka Segurola heldu dira finalera, eta bata bestearen aurka arituko dira. Nagusien mailan, berriz, Unai Uranga da finalista. 

Azken jaialdia ostiralean jokatuko da, 19:30ean hasita. Sarrera doan izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide